Inguruko eskalada guneak

 
 

Olatz

Ondarroako herritik Mutrikura heldu aurretik bidegurutze bat bilatuko dugu eskubitara, Olatz auzora.

Olatz auzora joango gara.Ermitaren alboan dagoen zelaian autoa utzi eta honen ondotik aldatz behera dagoen bideari jarraituz aurkituko dugu eskalatzeko koba.

Urteetan errekaren urak izandako eragiņez, lur sorua jaitsi egin da eta ibilbideetako lehenengo txapak goregi geratzen dira.

Egin klik haunditzeko
Olatzeko kobako krokisa

Saturraran

Ondarrutik Saturraraneko hondartzara dagoen pasealekuaren bukaeran eskubitara aurkituko dugu. Konglomeratu eta hondar harrizko horma txikiak dira, 10-15metro ingurukoak. Hormetako aseguruak ugarturik daude itsasoko kresalaren eraginez eta ibilbide batzuetan harria egoera txarrean dago.

Ez dugu gomendatzen bertan eskalatzea, boulder egiteko egokia da, baina kontuz lurrean dauden harriekin.

Lekeitio

Herriaren sarreran dago kareharrizko horma, Mendexako zubiaren aurrean, ondo ekipaturiko 4 ibilbide daude. 2000. urtean irekitako ibilbideak dira.

Otoio eskalada eskola

Otoio mendian, Lekeitiotik Ispasterrera doan bidetik hurbil, Zirin eta Untza eskalada guneak daude.

Bertan, 19 ibilbide Aurrera Mendi Taldeak eta Zintzilik Eskalada Taldeak ekipatuta.

Argibide gehiago ondoko artxiboan.


Otoio.pdf (1,25 Mb)

Santa Eufemi

Urregarai mendian dagoen horma da. Lea-Artibaiko eskalatzaileen gune polita, Oiz mendiaren ikuspegi ederra duena.

Goizetik arratsaldera eguzkiak jotzen du eta kareharrizko horma honetan 15-20 metrotako luzera duten ibilbideak aurkituko ditugu. 5a- 7a tarteko 8 ibilbide daude.

 Hauetariko batzuk spit-ekin daude ekipatuak, beste bi ez daude ekipaturik eta hauen bilguneak azkenean duten harrizko zubietan egiten dira.


Santa Eufemiko krokisa

Nola heldu

Markinatik Aulestirako bidea hartuko dugu. Gainean eskubitara Santa Eufemi bazelizara doan zementuzko bidea hartuko dugu. Bidean gora egiten dugu autoz eta pinudi baten barrena eskubitara dagoen lurrezko bide baten parean utziko dugu autoa, edo beherago daukagun bihurgune aldapatzuan. Pinudiko bidetik irten eta mendian gora jarraituko dugu. Hormak ikusiko dugu gorago dagoen pinudiaren gainean.

 

(c) Aurrera Mendi Taldea