“Sacs”eko Ferrata ibilbidea

Atzera
 

 

Nola heldu

Benasque herritik Hospitalerako bidea hartu beharra dago, Cerlerrera doan bidegurutzea atzean utzi eta 50 m. ingurura ezkerretara jotzen dugu toki lau batetik. Bertan bidexka bat doa ibaiaren ondotik, bide hau hartu, zubia igaro eta “Central de la Ruda” izeneko etxetxoaren aurrean utziko dugu kotxea.

Hemendik, ibaiaren ondotik doan bidean 10-12 minutuz oinez egingo dugu Benasqueko zentzuan eta gure eskubitara harri argiagoa daukan horma zati bat ikusiko dugu, eskalatzeko horma batzuk baino 20 m. lehenago. Puntu honetan maldan gorantz abiatuko gara eta berehala kateak eta bilgunea aurkituko ditugu.

Ibilbidea

Kable erdoilgaitzez (ugartezinaz) horniturik dago, altzairuzko eskailerez, katez eta resinazko helduleku handiez, baina azken hauek, gehienak, apurtuta daude, agian norbaitek bere rokodromoan ipini nahi zituen, baita aniladun bilguneekin. Bilgune hauek ibilbide guztian daude ipinita, 55 metroko sokarekin rapelatzeko.

Ferrata hau zailtasun ertainekoa da. Lehenengotik eta 13. luzerarte erraza da. Horma etzanda dago eta noizbehinka zertxobait bertikalago da, baina beti dago zeri heldu aurrera jarraitzeko: kateak, eskailerak, resinazko heldulekuak etab. 13. luzetik aurrera horma tente jartzen da eta zati batzuetan atzeraka, hortaz, bide guztian eskailerak bilatuko ditugu bukaeraraino, zeharkaldi batzuetan izan ezik.

Jaisteko

Ferrata ibilbidea bukatu eta goian puntu gorriak ikusiko ditugu. Puntu hauek adieraziko digute beherako bidea.

 

Egin klik haunditzeko
"Sacs" krokisa

 

 

(c) Aurrera Mendi Taldea