Rodellar (Huesca)

Atzera

 

Noiz

  Maiatzak 10,11, 6:30 etan

Nondik

  Itxas Aurreko geltokitik

Izena eman

  Anaitasuna tabernan Maiatzaren 8rako.

Oharrak

  Larunbateko loa, afaria eta gosaria albergean egingo da, beste jan orduetarako bakoitzak eraman behar du janaria. Horretaz gain lo sakua eta daukanak eskaladako materialea ere eraman dezala.

Prezioak

  Nagusiak:
      - Aurrera M.T federatuak 15€ irteera.
      - Ez federatuak 15€ irteera + 26€ asegurua = 41€
      - Beste mendi talde bateko federatuak 20€

  Gazteak:
      - 1991/01/01 ondoren jaioak izango dira.
      - Aurrera M.T federatuak 8€ irteera.
      - Ez federatuak 8€ irteera +26€ asegurua=32€
      - Beste mendi talde bateko federatuak 12€

 
Maiatzak 10-11 izan dugu Onadrroako Aurrera Mendi Taldeko kideek aurtengo aste bukaera osoko lehen eskalada irteera. Morata de Jalonera joateko dena antolatuta zegoen, baina aurreko urtetan bezala aurten ere ez gara heldu Moratara eskalatzera, zori txarra dugula esan daiteke eskola honekin. Baina, gaitzerdi. Zeren larunbatean egin zuen euriarekin ezin izango genuen eskalatu, aldiz Rodellaren izan ginen eta hango hormen eroriek utzi ziguten eskalatzen. Hasieran 11 lagun ginen Rodellerrera joateko, larunbat goizaldean 6 batu ginen eta han irten genuen euritan bide guztian zehar nora ote goazen elkarri galdetuta. Oraingoan taldeko gazteek ez digute lagundu beraien eskolako zereginak direla eta, hala ta guztiz ere igandean eskaladako eskola kiroleko 2. lehiaketan partehartu zuten eta aurreko postuetako emaitzak eskuratuz bueltatu ziren Ondarrura. Bestalde, Rodellarera joan ginenak larunbatean euria hari zuenez Egocentrismo sektorean eskalatzen jardun genuen, batzuek besteek baino errazago. Hango 7. graduko ibilbideak frogatzen ibili ginen nekatu artean. Igandean berriz, Egocentrismon ezinean ibili ginenak La fuente sektorera joan ginen eta gustora ibiltzeko parada izan genuen. Taldeko indartsuenak berriz, Egocentrismo 7c ibilbidea kateatzeko asmoekin ibili ziren eta baita ere ia-ia lortu.
 

 

 

 

 

 

(c) Aurrera Mendi Taldea