Peņartea

Atzera

 

Apirilaren 19an Peņarteako hormetara joan ginen Aurrera Mendi Taldeko kide batzuk eskalatzera. Urteko lehen eskalada irteera izan zen eta ondo ibili ginen euria hasiartean.

6 lagunek hartu zuten parte, horietan 12 urteko gazte bakarra bere aitarekin. Biak Peņarteako harria frogatzeko asmoz, baina kasu honetan hasiberria ez zen semea izan aita baizik. Semea eskaladan murgildu eta aita bere atzetik joan behar ama lasai egoteko.

Eguraldi hotz egin zuen eta 4. eta 6. graduko ibilbideak eskalatzen aritu ginen eguerdiko zaparrada hasi zenean gauzak batu, bazkaldu eta Zarautzera joan ginen Boulderreko Euskal Herriko Txapelketa ikustera. Hau bukatu ondoren Ondarrura, etxera.

 

 

 

 

 

(c) Aurrera Mendi Taldea