|
Bustablado
- Porracolina (1.414m) - Arredondo
Egingo
dugun ibilaldia, Kantabrian egiten den mendi ibilbide
klasiko bat dugu. Gezi berde eta zeinu hori/zuriekin
markatutako PR-S60 zehar ibiliko gara gaurkoan.
Bustablado herriko “La Iglesia” auzoan hasiko gara,
hemen hilerrira doan bidea hartu eta esbubitara pinuak
landatuta dituen bidexka oker eta aldapatsu baten gora
joango gara “Picon del Aire” izeneko lepo txikira
heltzeko.
“Tiujo
la Llusa (700 m)” deitzen den haritz, pago, hurrondo,
urki….dituen basotik igaroko gara. Bideak bordak dituen
zelaiak inguratzen du, aurrerago “Sierra de la
Mazuelara”ra helduko gara.
Espinajones (900 m) izeneko larreetatik pasa ondoren,
belardi aldapatsu baten gora egin behar dugu, ibilbideko
aldaparik gogorrena, “Hormigas” izeneko lepora heltzeko.
Hemendik ikuspegi ederra izango dugu, “Peńa Rocias”
ekialdera, “Porra Hormigas”, Las Enguinzas mendebalera
eta aurrean “Porracolina”. Bide nabarmen batetik
jarraituko dugu, honek “Alto de Pipones” erantz eramango
gaitu.
Igoeraren azken zatia nahiko aldapatsua da, 100m
inguruko desnibelari aurre egin beharko diogu
“Porracolina”ren (1414 m) tontorrera heltzeko.
Egun argitsuetan ia
Kantabria guztia ikus daiteke; Santander eta bere badia,
ekialdeko itxasertza, “Picos de Europa”, “Alto Ason-eko”
eta bizkaiko mendiak ere.
Beherako bidea, igoera egiten den mendiaren beste
aldetik egiten da. “Collado de la Minara” heldu artean.
Hemen bi bide daude, Bat “Calseca”rantz eta bestea
“Ason”erantz. Guk “Ason”erantz doan bidea hartuko dugu,
bide hau, “Rolacia”rantz jeisten den ubidearen hasieran
sorteen da, bertan ondo zaindutako borda batzuk daude;
erraz ezagutuko dugu. Beherantz jarraituko dugu harrizko
hezien artetik “Llanos de Sotombo”ra heltzeko. Aska
baten ondotik pasa eta bideak sigi-saga egiten du aldapa
malkartsu errazteko. “Rolacia”ko zelaiak ikusiko ditugu.
Hemendik “Invernal de la “Rolacia”rantz hogei bat borda
sakabanatu daude. Aurrerago bidea baso liluragarri
batean sartzen da, bertan haritzak, intxaurrondoak,
pagoak, makalak, hurrondoak etab ikusiko ditugu, bidean
beherantz jarraituko dugu, Arredondo eta Soba herriak
banatzen dituen Carcabon ibaiaren ubideraen albotik.
Azken
zatian, ibai hainbat alditan gurutzatuko dugu, “La
Carcava” izenarekin ezagutzen etxearen ondotik igaroko
gara non “Ason” ibaia zeharkatzen duen “Raposillo”
zubira helduko garen.
Hemen
Ason ibaia jaiotzen den ur jauzirantz joateko bidexka
bat hasten da, baina guk “Soba”ko bailaran behera
jeisten den errepidetik jarraituko dugu, 300 m innurura
“Ason” herrira helduko garelarik.
“Ason”etik
“Arredondo”ra errepidetik joango gara, hankak luzatzeko
ondo etorriko zaizkigun azken 4Km-ak egiteko.
Desnibel handiko ibilbidea da, dena gorantz edo
beherantz, baina ingurune zoragarri batean pasatuko dugu
eguna.
Gutxi gora-beherako
denborak
Bustablado-Porracolina: 3ordu 30m
Porracolina-Ason: 2ordu 15m
Ason Arredondo: 45min
Ibilbidean zerbait gertatuz gero, deitu zenbaki honetara
635200189
Ondo
ibili.
|