Hegoa/Iparra, Nafarroa/Zuberoa banatzen
duen Larrau gainean hasiko dugu ibilaldia (1573 m).
Gorantz, ibilbidea
iparmendebaldera doan bidezka nabarmen batetik hasiko
dugu. Aldapa geroz eta gogorrago eta harritsuago, ordu
bat, edo zerbait gehiago beharko dugu ORHI gainera
heltzeko (2018 m). Eguraldia lagun baldin badugu
ikaragarrizko bistaz gozatzeko aukera izango dugu.
Gure bideak gainez-gain jarraitzen du
mendebaldera, eta orain beherantz. Jaitsiera gogor baten
ondoren Alupigna lepora iritsiko gara (1735 m), bertan
ate bat aurkituko dugu. Hemen bizkar zorrotz eta oso
aereo baten aurrean aurkitzen gara, guk arazoak
sahiesteko eskubira eta beherantz jarraituko dugu
bidexkatik. Metro batzuk aurrerago. ezkerretara eta
gorantz egingo dugu ZAZPIGAINA (1765 m) gailurra
irabazteko.
Hemen, Ipar aldera egingo dugu,
belarrezko jaitsiera gogor batetik eta ehiztarien
posturen ondotik, Tharta lepora (1431 m) iritsiko gara,
lehenago ehiztariek mendizaleei eskeintzen dien aterpe
ireki batera iritsiko gara. Hemen gure ezkerretara eta
beherago Ibarrondoako bordaketa ikusi ahal izango ditugu
eta bere gainean eta gure ezkerretara, parean, Bizkartze
mendia.
Hemen Mendebaldera jarraituko dugu,
THARTAKOGAINA (1526 m) iritsiko gara aldapa labur baten
ondoren, hemendik Millagateko gandorretik eta beti ere
gainez-gain ODEIZU GAINA (1613 m) irabaziko dugu, hemen
ezkerretara pista bat ikusiko dugu Organbidexka gainaren
ondotik pasatzen dena, aldapa labur baina gogor baten
ondoren, beti ere gainez-gain, pixka bat behera eta
berriz ere gora egin ondoren berehala PELUSEGAINA (1594
m) belartsuan aurkituko gara. Hemendik jaitsiera labur
baten ondoren Mehatze lepora iritsi gara (1383 m).
Hemen aurrerago esandako pistan
aurkitzen gara, guk ¡parraldera egingo dugu aurrez-aurre
dugun lmskora, antenara, eta berebala ORGANBIDEXKA (1445
m) gainera helduko gara, ibilaldiaren bukaerara iristen
ari gara. Gainez-gain beti ere halako batean gure
ezkerretara dugun pagaditik beherantz egingo dugu eta
Iratiko konplexuko pare bat etxetxoren ondotik pasa
ondoren Bagak-gia Gainera iritsiko gara (1327 m) Hemen
taberna eta autobusa dugu zain.
|