Azaroaren
12an Etxauriko eskalada eskolara joan ginen eskalatzera,
aurtengo urtean gune natural batera antolatu dugun azken
irteera. Zortzi lagun joan ginen guztira.
Data hauetan ohikoena den
moduan eguna hotz hasi zen, baina eguzkia animatu egin
zitzaigun eta eskalada eskola eder hau hegoalderantz
begira dagoenez, gozagarria izan zen eskalatzea.
Igotako bideak 4., 5. eta
6. mailakoak izan ziren. Ia ilundu arte egon ginen
hormetan gora eta behera.
|