Azaroaren 25an
arratsaldeko 7retan hasiera emateko programaturik
bazegoen ere, atzerakuntzarekin hasi zen txapelketa.
Baina horrek ez zion inolako emoziorik kendu, bertara
hurbildu ziren ikusle ugarik beraien animoekin erakutsi
zuten modura.
Hamasei partehartzaile
izan ziren, 14 mutiletan eta 2 nesketan. Gogor ekin
zieten denek aurretiaz prestaturiko bost ibilbideei;
azkenengoa bukatzerako guztien besoetako giharrek
nabaritzen zutelarik eginiko lanaren esfortzua.
Azkenean, mutiletan gazteena izan zen txapelduna 15
uterekin, bigarrena bigarren gazteena zelarik. Nesketan
partehartzaile gehiago bota genuen guztiok faltan.
Txapelketako sailkapena
Neskak
-
Naiara Arrizabalaga
-
Joana Osa
Mutilak
-
Eneko Azkarate
-
Xabat Lasarte
-
Jose Carlos Martín
|