BADAIA MENDIZERRAREN
ZEHARKALDIA ZUATZU KOARTANGO - OROKO HAITZAK
Oteros (1.038 m.) - Cruz de
Ganalto (898 m.) - Oroko Haitzak-Atxabal- (896 m.)
Azken urteotan hainbat mendi txango
antolatu dugu Araba aldean (Gasteizko mendiak,.
Valderejo, Arkamo mendizerra). Oraingo honetan, iaz
egindakoari (Arkamo) jarraipena emateko Badaia
mendizerra zeharkatuko dugu, iaz amaitu genuen leku
berdinetik hasita (Zuatzu Koartango). Txangoa Oroko
haitzetan amaituko dugu.
Arkamo eta Badaia mendizerrak elkarren
ondoan daude, eta esan daiteke bata bestearen luzapena
dela, mendez mende errekak egindako pasabide estu eta
sakon batek baino ez baititu banatzen biak. Pasabide
estu horretatik, gaur egun, errekaz beste, trenbidea,
errepidea eta autopista ere pasatzen dira.
Mendi irteera honetan hiru mendi
katalogatu egingo ditugu. Hauetako bi Badaia
mendilerroan: Oteros (1.038 m.) eta Cruz de Ganalto (898
m.), eta gero, Badaiaren Iparraldean, Atxabal- Oroko
Haitzak (896 m.)
BADAIA
Badaia mendizerra Gasteiztik gertu egon
arren, mendi sistema konplexua da oso, eta daukan
ezaugarririk aipagarriena bere konfigurazio geologikoa
da; izan ere, han erraz sortzen dira lurpeko kobazuloak.
Ehun baino gehiago dago. Gaur, baten bat ikusiko dugu.
Badaiako mugak hauexek dira:
Mendebaldean Gasteizko udalerria eta Arabako lautada,
Iparraldean, Zuiako bailarea, Hegoaldean Langraitz
udalerria eta ekialdean Koartangoko harana. Badaia,
goiko partean, meseta zabala da. Mendebaldean, Koartango
aldean, amildegiz moztuta amaitzen da, baina ekialdean,
artadiz estalitako magalak leunkiro erortzen dira
Arabako Lautadarantz.
Euskal Herria zeharkatzen duten
gainontzeko mazizo eta mendilerroak ez bezala, Badaia
Ipar-Hegoaldea norabidean dago lerrotuta; izan ere,
ohikoena EkialdeaMendebaldea norabidea baita,
Pirineoteako tolesturaren ertzak duen norabidea hain
zuzen.
Badaia mendikatean parke eoliko bat
eraikitzea onartuta dago. Ikusiko duzuenez, obrak hasita
daude, baina gaur egun Arabako Foru Aldundiaren eta
Eusko Jaurlaritzaren arteko liskarra dela eta, geldirik
daude.
ATXABAL - OROKO
HAITZAK
Oroko Haitzak Zuiako bailarean daude.
Kareharrizko mendi multzoa da eta bere hormek eskalada
egiteko parada ezin hobea eskaintzen dute, Oroko
eskalada eskola bertan baita.
Leku eder honetan Oroko Andre Mariaren
Santutegia ikusiko dugu. Santutegi hau XII. mendetik da
ezaguna eta mendeetan zehar zenbait aldaketa izan ditu.
Egungo eraikina XV-XVI. mendekoa da eta bertan Oroko
Andra Mari, Zuiako zaindaria dago.
Inguru honetan, 1918. urtean, ]oxemiel
Barandiaranek, Brontze Aro bukaerako eta Burdin eta Erdi
Aroetan (Ka. VIII. mendetik Ka. 1. mendea arte)
erabilitako gotorleku baten aztarnategi bat aurkitu
zuen.
TXANGOAREN
DESKRIBAPENA
Zuatzu Koartangon hasiko gara eta
Portillo Azkarate pasutik sartuko gara Badaiako goiko
partera.
Azkaratetik, ekialderuntz joko dugu,
Oteros mendiraino. Ikuspegi panoramikoa 360 gradutan.
Badaian, Oterosetik Ganaltora,
Hego-Iparraldea norabidea hartuko dugu, beti Gorbeia
mendiari begira, Ipar-erreferentzia moduan.
Badaiako Iparraldeko muturrean Cruz de
Ganalto mendira helduko gara. Ikuspegi ederra geure
aurrean. Zuiako bailarea. Hortxe behean, Aperregi
herria, pare-parean Atxabal-Oroko Haitzak, eta pixkat
haruntzagoa Murgia herria eta Gorbeia mendia.
Orain, Badaia atzean utziko dugu txango
honen bigarren zatian Zuian barrena ibiltzeko eta
bailara honen zaindaria den Orora igotzeko. Arnatetik
Aperregira jeitsi, herria zeharkatu, eta Oroko
haitzetara eta Atxabal mendira altxatuko gara, txangoa
Oroko Santutegian amaitzeko. Amaiera ederra txango eder
baterako.
|
Zuatzu
Koartango (594 m) |
Herria. |
60' |
Portillo Azkarate
(930 m) |
|
25' |
Oteros
(1.038 m) |
Badaiako
punturik altuena. Buzoia. Ikuspegi panoramikoa. |
8' |
Lorritxo
(1.027 m) |
Buzoia. Oso
ikuspegi ona. Panorama ederra. |
35' |
Askegi
etxea. |
Aterpea. |
60' |
Torroaoitia
iturria. |
Iturri
bitxia, kobazulo baten barruan baita. Hemen ura edan
eta har daiteke. |
25' |
Portillo
Arnate. |
Hemendik
Cruz de Ganalto mendira altxatuko gara. (15 min.),
eta Arnatera bueltatu beharko gara berriro (10 min.)
Oso nekatuta edo berandu bazabiltzate Ganaltora
altxa gabe Aperregi herriruntz jeitsi zaitezkete,
baina Ganaltora altxatea gomendatzen dizuegu, merezi
du eta. |
15' |
Cruz de
Ganalto (900 m) |
Buzoia. Oso
ikuspeqi ona. |
45' |
Aperregi
(627 m) |
Herria.
Taberna. |
35' |
Oroko
Haitzak. |
Eskalada
gunea. |
15' |
Atxabal
(896 m) |
Buzoia. Oso
ikuspeqi ona. |
10' |
Oroko
santutegia (774 m) |
Santutegia.
Atseden lekua. Taberna. Autobusa. |
GUZTIRA: 5 ordu 33 minutu
OHARRA:
Oteros menditik ikusten diren mendi batzuk: San Lorenzo
eta Demanda mendilerroa, Kantauri mendikatea(Toloņo,
Palomares, San Tirso, Peņa Alta), Poblacion, Ioar,
Batxikabo, Mota, Kueto, Peņa Karria, Salbada mendizerra,
Arkamo, Marinda, Gibijo, Gorbeia, Anboto, Udalatx,
Aitzgorri, Aratz, Gasteizko mendiak (Zaldiaran, Busto.
Arrieta. Ezkibel), etab. Eta Arabako Lautada, Gasteiz,
Miranda de Ebro eta askoz gehiago. |