Larrunen zeharkaldia - Bazkaria Azkainen

Atzera

 

Ibilbidea eta perfila

Noiz

  Martxoak 28
 
 
 
 
 
 

Gaurko irteerari, Pausoa (Biriatou) herrian emango diogu hasiera. Hemendik, Osingo lepora helduko gara (G.R.10). Osingo zelaietatik Poirieseko lepora joango gara. Laster batean, Mandale gaina hartuko dugu. Beherantz joanez Ibardineko bentara helduko gara, Azkainetik Berara doan bidearekin topo eginez. Bera aldera joko dugu, eskuinera, geroxeago ezkerretara BTTrentzat dagoen bidea hartuko dugularik. Zenbait bunker ikusteko aukera izango dugu.

Gorantz eginez, aldapa latza, Larrun parean daukagu. Ekialdera laster batean Zinkoitz lepora helduko gara Hiru iturri (Les trois fontaines) ondora. Hemen Azkain aldera joko dugu.

 

(c) Aurrera Mendi Taldea