|
Orotz Betelu herritik aterako gara
gorantz, (615 m). Gorraitz herrixka aldera goaz, gure
eskuin aldera Leizibar sakona eta Biskasun mendia ezker
aldera dugularik. Behin Agote gainean, La Corona
bistatuko dugu hasieratik ikusten genuen Juandetxako
mendiaren eskuin aldean, izkortea (langa edo portillo)
pasa ondoren Gorraizeko zelaietan kokatuko gara. Ele eta
Pausoran mendien azpian. Gure eskuinean Soriako rasos
lautada ikusi ahalko izando dugu, Errenteriako papelera
eta Orotz Beteluko elektrizitate zentrala lotzen duen
lineak zatitzen duelarik. Lautada hau erditik pasako
dugu, gure eskuin aldean Oroz eta Atze bailara banatzen
duen alanbre hesiaren ondotik Osa mendilerroaren
oinarrira arte. Eskuinetik pistak Zanazeko lepora
garamatza.
Pista eskuinera utzi eta gero, ganaduren
bidexketatik gorantz ezpelen artean UTURUN mendi gainera
iritsiko gara. Gainez gain JUANDETXAKO (1235 m) gaitera
heldu arte. Lau norabidetan oso bista ederrak ikusteko
aukera izango dugu, Aralar, Aizkorri, baita pirineo
aldera Belagoa eta Zurizako mendiak. Hurbilago,
ezkerretara, mendebaldera, Labia mendilerroa, Aintzoa
eta Larrogain, Artze eta Erro aranak banatzen dituen
karezko bizkar hezurra.
Gainean, atzera pixka bat eginez eta
beherantz Zanazeko lepora jaitsiko gara (1070 m), hemen
alanbrezko hesi hirukoitza eta eroritako dolmen bat
aurkituko ditugu. Ganaduen bidexka batetik jarraituko
dugu alanbrezko hezia ezkerrean dugularik. Berehala ur
ederreko iturri eta aska batera iritsiko gara, Adasako
aska. Haseran bide itxi batetik eta pagadi eder baten
barrena, gorantz, diagonalean, Barraburuko askara
iritsiko gara. Bideak gorantz egiten du pagadian zehar
eskuinean haitz multzo bat utziz. Aurrerago eskuinera
Las piedras de la Corona behatokia aurkituko dugu,
bertatik Arrigorrietako ibarra eta bertan Olaldea (Oroz
Beteluko bailara), begiztatzeko aukera izanez.
Pagadian gora, beste ahalegintxo txiki
bat egin eta LA CORONA (1387m) gaineko zelaian gaude
bere bertize geodesiko erraldoiarekin. Markatu gabeko
bide batetik ipar ekialdera egingo dugu beherantz eta
txillar eta habiak (arandanoa) artetik lehenik eta
pagaditik gero joko dugu, Garraldatik datorren pista
hartu arte. Berehala itzuli batean eskuinera egingo dugu
eta ehiztari borda baten ondoan Garraldara eramango
gaituen marka txuri-berdeak aurkituko ditugu, lehenago,
azkeneko behatokian Aezkoa bailarari begirada botatzeko
aukera izango dugu.
|