TOKIA
Aurrera Mendi Taldeko lokalean : Agirre tar Txomin, 16
EGUNAK ETA ORDUTEGIA
Abenduaren 15etik 22ra
Iluntzeko 20:00etatik 21:00etara
EPEAK
2016/12/22 baino lehen etortzen direnak: 2017/01/01 etik
federatuta egongo dira.
INFORMAZIOA
Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo
balioa du. Urtea amaitu baino lehen tramitatzea
komenigarria da, baina, abuztua ezik, urteko edozein
arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa
ordaindu behar da.
Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:
- Geografikoak: estaturako, Frantziako eta
Andorrako Piriniorako, mundurako eta
espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurok, hau
da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka
barnean. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta
besteak aukerakoak.
- Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak,
eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar),
alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa.
Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak
aukerakoak.
Estalgarriak:
- Heriotza: Haurrak 1.803,00 €, Gazteak 9.269,00 €, Nagusiak 28.961,00 € iztripu gaztua kenduta. Kobratzeko gutxiengoa 7.235,50 €.
- Ezintasuna: Haurrak 4.072,00 €, Gazteak 18.538,00 €, Nagusiak 24.689,18 €.
- Mediku-botika laguntza: Espainian zehaztutako guneetan mugarik gabe, atzerrian 12.000,00 €raino.
- Erreskatea: Maila guztietan 9.015,18 €raino, atzerrian 18.000,00 €raino.
Instripu_asegurua_Brokers.pdf
MENDIAN BAZABILTZA
FEDERATU ZAITEZ!!
ZURE SEGURTASUNAGATIK DA
Argibide gehiago nahi baduzu galdetu
lokalean edo deitu 946833266 telefonora.
|