2014. urteko federatu txartelak

Atzera
 

2014. urteko federatu txartelak bideratzen hasiko gara Abenduaren 5etik aurrera.

Prezioak_2014.xls

TOKIA

Aurrera Mendi Taldeko lokalean : Agirre tar Txomin, 16

EGUNAK ETA ORDUTEGIA

Abenduak 5  Osteguna
Iluntzeko 20:00etatik 21:00etara

Abenduaren 9tik 13ra
Astelehenetik - Ostiralera, iluntzeko 20:00etatik 21:00etara

EPEAK

2013/12/13 baino lehen etortzen direnak: 2014/01/01 etik federatuta egongo dira.

INFORMAZIOA

Urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko indarra edo balioa du. Urtea amaitu baino lehen tramitatzea komenigarria da, baina, abuztua ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar da.

Aseguru honek estaldura mota desberdinak ditu:

  • Geografikoak: estaturako, Frantziako eta Andorrako Piriniorako, mundurako eta espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurok, hau da, edozein estaldura geografikok behekoak dauzka barnean. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
  • Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, etabar), alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa. Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.

Estalgarriak:

  • Heriotza: Haurrak 1.803,04 €, Gazteak 7.891,13 €, Nagusiak 12.320,50 € eta 65 urtetik gorakoentzat 6.010,12 € iztripu gaztua kenduta. Kobratzeko gutxiengoa 6.010,12 €.
  • Ezintasuna: Haurrak 3.606,00 €, Gazteak 15.782,26 €, Nagusiak 24.689,18 €.
  • Mediku-botika laguntza: Espainian zehaztutako guneetan, haurrak, gazteak eta nagusientzako neurririk gabe, eta 65 urtetik gorakoentzat 3.005,05 €.
  • Erreskatea: Maila guztietan 9.015,20 €.

Instripu_asegurua_Brokers.pdf

MENDIAN BAZABILTZA FEDERATU ZAITEZ!!

ZURE SEGURTASUNAGATIK DA

Argibide gehiago nahi baduzu galdetu lokalean edo deitu 946833266 telefonora.

 

 

(c) Aurrera Mendi Taldea