Mendiko eski irteera

Atzera
 
Mediko eski irteera baten parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Eskiko medi martxa hontan parte hartzeko ezin bestekoa da federatua egotea 2010rreko mendiko federaziotik.

Noiz: Apirilak 17-18

Eskiatzaile bakoitzak bere ezin besteko ekipazioa eraman beharko du:

  • Mendi eskiko eskiak eta kutxillak, larru pare bi gomendagarria da eramatea.
  • Motxiala, sakua barne.
  • Pioleta eta kranpoiak.
  • Gomendagarria da pala sonda eta ARVA eramatea.
  • Ibilbiderako janaria.
  • Kaskoa.
  • Erropa egokia.

Ibilbidea:  “Valle de Tena” izeneko aranera izango da irteera, bertan eguraldia eta partaidetzaren araberako ibilbidea egiteko aukera izango da. Portalet, Bacias, Garmo Negro, etab..

Programa: Bidaia norbere kotxetan izango da.
Loa eta jana aurrez lotuak izango dira Bubalen edo ta Pantikosako “Casa de piedra” aterpetxean.

Antolatzaileen esku geratuko da ibilbidearen norakoa. Eguraldia eta jende kopuruaren arabera aldatu ahal izango delarik.

Izena emateko: Izena emateko epea martxoaren 31 bukatuko da.
Honako helbidera idatzi beharko da, izena eta federatu zenbakia emonaz.

info@aurreramt.org

Informazio gehiago ostegunetan Aurrera Mendi Taldeko egoitzan, 20tatik 21tara.
 

   

(c) Aurrera Mendi Taldea