 |
Maiatzak 9-10 Asteburu honetan jokatuko da
eskaladako Espainiako zailtasun kopa. Froga Madrilen
jokatuko da Casa del Campo inguruan , larunbat eta
igandean. Nagusiak larunbatean eskalatuko dute eta
gazteek igandean neurtuko dituzte beraien indarrak beste
aurkariekin. Aurtengo lehen froga izango da eta bertara
bi Ondarroar joango dira partehartzera kirol eskaladako
Euskal selekzioarekin batera.
Pasa den asteburuan hautaketa froga batzuk egin ziren
txapelketara begira Euskal Herriko hainbat gazterekin
batera eta Aurrera mendi taldeko eskalada taldetiko bi
kide izan dira izendatuak. Lara Larraņaga 14 urte
eta Ruben Osa 16.
Batak 16 azpitikoen mailan jokatu du eta besteak 18
azpitikoen mailan. Bien asmoa finalean sartzea da eta ea
dominaren bat eskuratzeko gai diren.
ZORIONAK BIKOTE!!! |